miércoles, 9 de noviembre de 2016

IKT-EN garrantzia haur hezkuntzan


Gaur egun teknologia berriek gure gizartean sartuta daudenez, ikastetxeak prestatuta egon beharko lirateke teknologia berri horiei aurre egiteko, gainera oso erritmo azkarra daramate.
Ikastetxeak ezin dira atzean gelditu hezkuntza osatu bat eskaini nahi badu.

Etxe edo lanpostu gehienetan teknologiaz inguraturik gaude, mugikorrak, telebista eta ordenagailuak esate baterako. 

Teknologia berriak tresna erabilgarriak dira eta gure bizitza asko hobe dezake, baina argi dago esfortzu handia egin behar dugula aurrera joateko eta ez iraganean gelditzeko.
Honetaz aparte esan dezakegu, aukera handiak eskaintzen dituztela gauza berriak ikasteko, komunikatzeko eta informazioa lortzeko besteak beste.

Esan beharra dago, teknologia berriek ere arazoak sortu ahal dituztela, adibidez, pertsona askok behartuta sentitzen direla nahi ez dituzten gauzak egitera.

Nire ustez, beharrezkoa da IKT baliabideak haur hezkuntzan erabiltzea, baina beti neurri batean eta mugak jarriz.
Gaur egun, teknologiak modu seguru eta arduratsuan erabiltzeko hezi behar ditugu.

                        

Informazio gehiago jakin nahi baduzue hemen klikatu:

No hay comentarios:

Publicar un comentario